HITZ EMATEN DIZUEGU, EZ DIZUEGU ZER NAHI KONDATZEN.

Hemen, zuen galderei erantzuten dugu.

Eta ez baduzue erantzunik atxemaiten, joan “Kontaktu” orrira.

Nornahik egin ditzake erosketak Otsokopen?

Bai, kooperatibakide bada eta saltegiaren funtzionamenduan parte hartzen badu (3 oren 4 astetik behin).

Sailetan dauden produktuak

Sailetan dauden produktuak

Kontsumitzerakoan, bakoitzak bere beharrak eta nahiak ditu. Kooperatibakide bakoitzak proposa ditzake produktuak edota ekoizleak, iradokizunen kaier baten bidez. Proposatu diguzun produktua langileek zerrendatu tokiko ekoizle edo hornitzaileenean eskuragarri bada eta saltegiaren sailetan lekua bada, saltzera emanen dugu! Zerrendatu berri den produktua ongi saltzen bada, betirako atxikiko dugu. Aldiz, kooperatibakide askiren interesekoa ez den produktua saltegitik at utziko dugu.

Otsokopen prezioak beste supermerkatu ttipietakoak baino merkeagoak ote dira?

Kideek urririk parte hartzen dutenez, funtzionatzeko gastuak apalagoak dira eta horrek prezioetan eragiten du! Kalitate bereko produktuetan, Otsokopek proposatzen dituenak beste banabideetakoak baino merkeagoak dira. Jakin behar da, halere, Otsokopek ez duela promozio kanpainarik egiten, ez eta erreserben husterik, etab. eta behar den prezio zuzena ordaindu nahi die ekoizleei.

Zein irabazi maila eransten diezue produktuei?

Otsokopek irabazi maila bera ezartzen die produktu guziei, supermerkatuaren funtzionamendua diruztatzeko. Irabazi horrez gain, koefiziente bereziak ezar diezazkioke produktu bati edo produktu multzo bati, horien kostua kontuan hartzeko (galerak, garraioa…).

Otsokopen zergatik dituzue tokiko produktuak ez direnak ere?

Otsokopen, gustu eta aurrekontu guzientzat dugu zer eskainia. Gure helburuetarik bat pertsona bakoitzaren nahietara egokitu produktu multzo handi eta osoa eskaintzea da. Produktu biologikoak, paketatu gabeak, ohikoa, tokikoa, etab. Otsokop ez da ekoizleen saltegi bat eta supermerkatu ttipi gisa kokatzen da, bertara eskualdeko fruitu eta barazkiak erostera etor daiteke, bai eta garbigarria, komuneko papera, higiene produktuak eta kosmetikoak edota etxeko abereentzako janaria erostera!

Zero hondakin urraspidean naizelarik, dena bilgarririk gabe eros dezaket?

Otsokopek bilgarririk gabeko produktu anitz du, eta horien garatzea kooperatibakideen eskarietan da. Baina gerta liteke horretarako denbora pixka bat behar izatea: formakuntza handia behar duen saila da eta horren kudeaketa, sail klasiko batena baino zailagoa da (osasun eta trazabilitate arauak) eta horretarako materiala garestia da. Baina, batez ere, siloen bete eta garbitzeak denbora eskatzen du, eta oraindik ez dugu aski boluntario horretarako.

Sailetan ikusi nahi zenituzkeen produktuak proposa ditzakezu. Iradokizunen kaierak ematen du, hain zuzen ere, proposamenak egiteko parada. Kooperatibako langileek aztertuko dituzte gero zure iradokizunak.

Interes Kolektiboko Sozietate Kooperatiboaz (SCIC) galderak

Zer da kooperatiba bat?

Kooperatiba, lehen-lehenik, enpresa bat da. Ekonomia jardunean da, beraz. Zehazkiago, kooperatiba, talde enpresa bat da, kooperatibakideak izanen diren pertsonek sortua, bakoitzak dirua irabaztea ez den bestelako helburua partekatzen dutelarik (kooperatibak ukan ditzakeen eta behar dituen irabaziak denena den tresna horretan berriz inbestitzen dira). Kooperatibaren kapitalean inbestitzen dute kideek, sozietate zatiak hartuz, eta demokratikoki kudeatzen dute kooperatiba Biltzar Nagusietan (pertsona bakoitzak = boz bana).

Interes Kolektiboko Sozietate Kooperatiboa (SCIC), zer da?

Interes Kolektiboko Sozietate Kooperatibo baten kooperatibakideek gizarteari onura ekartzen dion proiektu partekatu baten inguruan biltzen dituzte langileak eta lurraldeko eragileak.

Alde egiten badut, berreskura ditzaket nire sozietate zatiak?

Otsokopetik joatea erabakitzen baduzu, zure zatiak sozietateari eman diezazkiokezu, edo haren ordaina eskatu. Ordaina eskatuz gero, berreroste hori kontuak onartzen dituen urteko Biltzar Nagusiaren ondoren eginen da. Defizita gertatuko balitz, zatien balioa apalduko da.

Badea gehieneko kooperatibakide kopururik?

Ez noski! Zenbat eta gehiago izan, hobe funtzionatzen du eta gehiago laguntzen dugu lurraldearen ekologia eta gizarte trantsizioa! Adibide baterako, Parisen, “Louve” kooperatibak, Frantzian parte hartze eta lankidetza bidezko saltegien aitzindaria denak, 10 000tik gora kooperatibakide ditu orain.

Denbora tarteak

Nola hauta denbora-tartea?

Otsokopera lotzen zarenean, 4 astetik behin 3 oreneko denbora-tarte bat hautatu behar duzu. Horretarako, Kideen Bulegoak komeni zaizun edo nahiago duzun egun edota denbora-tarteaz ideiarik ote duzun edo zein zailtasun duzun galdetuko dizu. Zure arrapostuaren arabera, kideen bulegoak hutsik diren denbora tarteetan xerkatuko du eta proposamenak eginen dizkizu. Behin hautua egin duzularik, denbora-tarte horretan izena emana ukanen duzu. Ordutegi mugikorrak baldin badituzu eta beraz, sistema horrek balio ez badizu, ez kezka, hori ere hartu da kontuan > Ikus higikorren gaia.

Ezin badut ene denbora-tartean egon, nola doa gauza?

Ez bazara tenorez helduko, beste kooperatibakide batek ordezka zaitzan lortu behar duzu, zure taldea ez dadin osatugabe izan. Ordezkoa bilatzeko beharko dituzun tresna guziak eskainiko zaizkizu.

Nola alda denbora-tartea behin betiko?

Zure bizitza ordutegiak alda daitezke eta horri jarraiki, zure ohiko denbora-tartea aldatu behar baduzu, egokituko gara; biziki aise da! Lehenik, zure taldeari jakitera eman beharko diozu, eta gero kideen bulegoarekin mintza, zure hutsarte berrietara hobeki egokitzen zaien denbora-tarte berria atzemateko.

Zer da higikor bat?

Otsokopera lotzen bazara eta ordutegi aldakorrak badituzu, higikorren zerrendan eman dezakezu izena. Arauak errazak dira: “higikor” denak bere baitatik xerkatu behar du, lau asteko ziklo bakoitzean, osatugabe den denbora tarte-bat bere urririkako 3 lan-orduak egiteko. Behin hautua egin duenean, erreferenteari telefono deia egin eta etorriko dela jakitera eman behar dio (2 higikorrek ez dezaten zerbitzu aldi bera hauta). Une jakin batean ordezkoa behar duten boluntario finkoek ere dei ditzakete higikorrak.

Zer eginen dut ene denbora-tartean?

Hautatu duzun denbora-tartearen arabera, egitekoak alda daitezke. Adibide baterako, goizeko denbora-tarteak hornigaiak jasotzeko, salgaiak sailetan ezartzeko, paketatu gabe saltzen diren produktuak siloetan ezartzeko, etab. dira. Arratseko denbora-tarteetan, aldiz, iraungitze datak zaindu behar dira, kutxak itzali, hustu diren sail zenbait berriz bete edota saltegia garbitu behar da. Gehiago jakin nahi baduzu, Kideen Bulegoari galde iezaiozu eta xehetasun gehiago emanen dizu.

Saltegiaren funtzionamendua

Gehiago egin ote dezaket Otsokopen? Ene denbora-tartea baino gehiago egin ote dezaket?

Bai, noski! Otsokop bizi dadin, badira lehentasunezko lantaldeak, horietan kooperatibakideak zenbait gaietan engaiatzen baitira. Horien artean: komunikazioa, Kideen Bulegoa, kontularitza, informatika… Zure gustuen eta gaitasunen arabera, talde horietako batean sar zaitezke.

Zer da Kideen Bulegoa?

Kideen Bulegoa kooperatibakide boluntarioen talde bat da, hilabeteko 3 orenez gain, beren denbora libretik pixka bat ematen dutenak Otsokopekin interesa duen jendea hartzeko. Kideen Bulegoak aholkua, argibideak eta informazioa eman eta kooperatibakide berriak kideen zerrendara ekarri eta lanerako tarte bat bilatzen die. Zure solaskidea izanen da ere zure parte hartzeari loturiko zernahitarako (lanerako tartea behin betiko aldatzeko,…). Gure Giza Baliabideen/kontratatzeen taldea dugu nolabait!

Otsokopek zerbait edanez elkartzeko tarteak proposatzen ote ditu?

Bai, noski! Solastatzea, elkartzea, Otsokopen helburuetan da! Otsokopen denak gara kooperatibakide eta batez ere lan denbora-tarteetan ezagutzen dugu elkar. Osasun krisiak mugatu dizkigu elkartzeko beste tarteak, besteak beste, Biltzar Nagusiaren ondorengo aperitifak. Murrizketa guziak desagertu eta horretarako baimena ukanen dugularik, berriz ere ekinen diegu kooperatibakideen arteko topaketa eta solasetarako jarduerei. Hitzordu horien maiztasuna, kooperatibakideek horien antolatzeko eginen dutenaren araberakoa izanen da, noski!

Nire ezkontidea etor ote liteke Otsokopera erosketak egitera?

Otsokopera erosketak egitera etortzeko kooperatibakidea edo bere etxekoa izan behar da. Halatan, bada, zure ezkontidea etor daiteke erosketak Otsokopen egitera. Aldiz, kooperatibakide denak soilik egin ditzake urririkako 3 lan-orenak.

Zenbat jende ditu lanean Otsokop sozietateak?

Otsokopek zuzenean soldatapeko bi langile ditu jarraipena behar duten lanen egiteko (sozietatearen animazioa, eskariak, formakuntza, …). Tokiko zenbait dozena ekoizle, hornitzaile eta eskulangilerekin ari da ere, eta horrek lurraldeko zeharkako zenbait lanpostu sostengatzen du. Bestalde, badu 3 urte Otsokopek bere negozio kopuruaren % 25 euskotan egiten duela, lurraldeko tokiko monetan.

Otsokopen partaide batekin zuzenean mintzatzeko gogoa ?

Gure lehendakariak, Kristobal Labatsuzanek zure galderei erantzuteko prest da !

Erantzun batzu bideoz …

Utzi zaitez gure bideo kapsula labur eta eraginkorrek gidatzen!

Otsokop, deneri idekia ? 1:12
Zein produktu aurkitzen dugu Otsokop-en ? 3:20
Nire ordutik kanpo inplikatu 1:15
Nola Otsokop-ekin bateratu ? 1:12
Nola txanda hautatu ? 3:20
Otsokop eta bere tokiko kideak 1:15

Deskargatu gure prentsa dosierra

Prentsa agiria (PDF)
Prentsa agiria (PDF)
Prentsa agiria (PDF)
Prentsa agiria (PDF)
Prentsa agiria (PDF)
Prentsa agiria (PDF)